![]() |
|
2008/03/13ko prentsa-oharra |
|
INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA-FAMILIAK. 2007ko 4. hiruhilekoa |
|
Egunkari digitalak eta mezularitza orriak dira web bisitatuenak 2007ko laugarren hiruhilekoan |
|
“ebay.com” web orria, erosketak egitekoa, 18. dago, 11.900 aipamenekin. |
|
Euskal AEko Internet erabiltzaileek gehien bat komunikabideen orrietara jotzen dute, gero aisiara, instituzionaletara, banku elektronikoetara eta bidaietara., Eustatek landutako datuen arabera. |
|
Web orri bisitatuenak “elcorreodigital.com” da; Internet erabiltzaileen artean %12,7k jotzen dute bertara, 98.900 aipamen guztira. Hurrengo komunikabide bisitatuenak hauek dira: “diariovasco.com”, %7,1, eta “marca.es”, %5,3. |
|
Komunikabideen ondoren aisiarekin erlazionatutako mezularitzako orriak nabarmentzen dira, “hotmail.com”, esaterako, %4,2k aipatzen du Internet erabiltzaileen artean, eta “Messenger.es” %4k. |
|
Banku elektronikoek goraka darraite web bisitatuenen rankingean |
|
Orri bisitatuenen artean bankuek bezeroei eskainitakoak daude: “kutxa.net” orriak seigarren postuari eusten dio aipamenen %3,5ekin; “bbk.es” hamargarrenetik bederatzigarrenera pasatzen da (%3,2), eta “cajalaboral.es” 19.etik 14.era (%1,8). |
|
Eusko Jaurlaritzaren orria, “euskadi.net” %3,3k aipatzen du, eta 2007ko laugarren hiruhilekoan bosgarren izatetik zazpigarren izatera pasatu zen; 25.500 aipamen ditu. |
|
20 web orri bisitatuenen rankingean albiste da “ebay.com”, erosketak egiteko weba 18. agertzen dela, 11.900 aipamenekin. |
|
Aurrerapen nabarmenak ondokoek dauzkate: “wikipedia.org”, 12. rankingean; “elmundo.es” eta “iberia.com”, denek 4tik 9ra bitarte postuz egin dutelarik aurrera. “fotolog.net” orria lehen 25en artean sartu da, 51. izatetik 22. izatera etorri delarik. |
|
Euskadiko Internet erabiltzaileen artean %97,1ek “google” bilatzailea erabiltzen du |
|
Google da Euskadiko Internet erabiltzaileen bilatzaile kutuna; gainerakoak bazterrera bultzatu ditu. Kolektibo honen %97,1ek, 15 urte eta gehiagoko 860.000 mila internautak baino gehiagok, Google dute erreferentzia; %2,2k Yahoo eta %0,5ek Terra Google-ren erabiltzaileak orain urtebete baino 33.500 gehiago dira. |
|
|
|
Internet erabiltzaileek gehien aipatu dituzten 20 weben rankinga. 2007ko II. eta IV. hiruhilekoak. |
|
|
|
Iturria: Eustat |
|
Argibide gehiago nahi izanez gero: |
|
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística |