![]() |
|
2006/03/13ko prentsa-oharra |
|
JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE). Ponte-izen ohikoenak |
|
Iker eta Ane dira oraindik izenik ohikoenak azken urteetan |
|
Gurasoek izen euskaldunak eta arruntak aukeratzen dituzte |
|
1996. urtetik Ane izena dago lehenengo postuan gurasoek neskentzat aukeratzen dituzten izenen artean, 2002 eta 2004 urteen artean Euskal Autonomia Erkidegoan izan diren jaiotzen inguruan Eustatek emandako informazioaren arabera. Bigarren eta hirugarren postuan Irati eta Leire izenak daude. Ondoren, eta aldaketa txikiekin bada ere, Nerea, Naroa, María edo Paula izenak daude. |
|
Mutilen izenei dagokienez, gurasoek Iker aukeratzen duten gehienbat eta gero Jon eta Unai. Horien atzetik, Asier, Mikel eta Ander izan dira izen erabilienak. |
|
Erregistro Zibilak gehienez bi izen bakun edo izen konposatu bat onartzen dituen arren, gurasoek bakun bakarra aukeratzen dute. |
|
Ehun izen ohikoenen zerrendan, Jon Ander konbinazioa besterik ez da agertzen mutilentzat; neskentzat, aldiz, ez dira agertu ere egiten beste garai batean hain ohikoak izan ziren Maria izenarekin osatutako izen konposatuak. |
|
Izen beraren grafia ezberdinak |
|
Izen euskaldunak dira nagusi, eta batzuk idazkera ezberdinekin erregistratzen dira, esate baterako: Ane-Anne, Itxaso-Itsaso, Leire-Leyre, Jon-Ion, Aritz-Haritz. Ion izan ezik, izen bera bi eratara adierazteko forma horiek guztiak 100 ohikoenen barruan daude. |
|
Maria eta Mirenen kasuan izan ezik, izen beraren forma euskalduna gailendu da gaztelaniakoaren aldean; horrela gertatzen da Ane eta Ana, Xabier eta Javier, Jon eta Juan, Mikel eta Miguel izenekin. |
|
2004. urteko jaiotzen estatistikan, 1.367 neska izen jaso dira eta 1.174 mutil izen. Horietatik, 900 neska izen eta 820 mutil izen behin bakarrik agertzen dira eta horien artean izen txinatarrak, afrikarrak, arabiarrak, italiarrak, anglosaxoniarrak eta abar daude. |
|
|
|
Argibide gehiago nahi izanez gero: |
|
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística |
||