Hauek dira eragiketaren helburu nagusiak:
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriak jarduera ekonomikoetan duen parte-hartzearen arabera— dituen kolektibo nagusien tamainari eta ezaugarriei buruzko etengabeko informazio estatistikoa ematea, bai eta dituen egoera-aldaketei buruzkoa ere.
Biztanleria horren demografia- eta gizarte-ezaugarri nagusiei buruzko informazio estatistikoa ematea, bai eta ekonomiaren aldetik produktiboak ez diren jardueretan duen parte-hartzearen mailari buruzkoa ere.
Biztanleriaren Inkesta, jardueraren arabera (BJA) probabilitate-lagin bat hartzen du oinarri gisa, hau da, etengabe berritzen den etxebizitzen gaineko taula bat da. BJAren oraingo laginean gutxi gorabehera hiruhilekoan 5.000 etxebizitza sartzen dira (guztira 13.500 norbanako inguru), eta zortzigarren bat errotatuz doa hiruhileko batetik bestera: hartara, etxebizitza bakoitza laginean bi urtez egoten da.
Etxebizitzen lagina Etxebizitzen Direktoriotik ateratzen da ausaz, lurralde historikoaren araberako modu estratifikatuan. Are gehiago, lurralde historiko bakoitzean etxebizitzen gainean egiten den lagin sistematiko bat da (probabilitate berberarekin). Etxebizitzen lagina, hasiera batean, lurralde historiko bakoitzean dagoen etxebizitza kopuruaren erro karratuarekiko modu proportzionalean banatzen da. Gero, 8 errotazio-txandatan eta hiruhilekoaren 12 asteetan banatzen dira etxebizitzak. Ondorioz, laginean kopuru hauek agertzen dira: Arabako 1.152 etxebizitza, Bizkaiko 2.208 etxebizitza eta Gipuzkoako 1.728 etxebizitza. Inkesta gauzatzeko, informatzaile baten bidez etxebizitzetan bizi diren egoiliar guztiei buruzko informazioa biltzen da.
Datuak zabaltzeko bestelako erak