Eragiketa honen helburua da, Euskal AEko zerbitzuen sektorea nahiz haren azpisektoreak kontuan hartuta, koiunturazko adierazle bat lortzea salmenten eta langile okupatuen bilakaeraren inguruan.
Beraz, honako aldagai hauek aztertu dira:
- Landunak: soldatako langileak (finkoak eta behin-behinekoak) eta soldatarik gabekoak (autonomoak). Landunek hiruhilekoan izan duten batezbestekoa ematen da.
- Salmenten ziozko sarrerak: enpresak bere establezimendu guztietan egin duen fakturazio osoa hartzen da, BEZik gabe. Lurralde historikoka bereizten dira.
Zerbitzuen koiunturari buruzko indizearen biztanle-eremuan sartzen dira merkataritza sektorea; garraioa eta biltegiratzea; ostalaritza; informazioa eta komunikazioak; jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak, eta administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak. Horiek guztiak, alabaina, EJSN 09n sailkatuta egon behar dira behean adierazi bezala:
A. Merkataritza: jarduera nagusia handizkako merkataritza (46. mota), txikizkako merkataritza (47. mota) edo ibilgailuen eta motozikleten salmenta eta konponketa (45. mota) duten establezimenduak.
B. Bestelako zerbitzuak: jarduera nagusia garraioa eta biltegiratzea (H atala), ostalaritza (I atala), informazioa eta komunikazioak (J atala), jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak (M atalaren zati bat) edo administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak (N atalaren zati bat) duten establezimenduak.
Zerbitzuen koiunturari buruzko indizea autonomia erkidegoen zein lurralde historikoen arabera kalkulatzen da.
Zerbitzuen koiunturari buruzko indizea hiru hilean behin egiten da, indizerako lagina osatzen duten establezimenduetako guztizko salmenta-bolumenen eta landunen hiruhileko bakoitzerako datuak oinarritzat hartuta.
Indizearen oinarrizko aldia edo erreferentzia 2010 da.
Unitate estatistiko gisa enpresa erabiltzen da –Euskal AEn burutzen duen jarduera-zatian- jarduera ekonomiko nagusia biztanle-eremu barneko zerbitzuetakoren baten prestazioa denean.
Laginaren diseinuak probabilitate-laginketa hartzen du oinarri moduan, bi fasetan: lehenengoan, 50 langile edo gehiago dituzten unitate guztiak hautatuko dira "bat" probabilitatearekin; bigarren fasean, ausazko laginketa estratifikatua egingo da.