Eragiketako helburu nagusienak:
Informazioaren Gizarteari buruzko Inkestaren (IGI-Familiak) helburu orokorra da arduradun politikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateari, ikertzaile pribatuei eta oro har herritarrei Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berriek (IKT) Euskal Autonomia Erkidegoko biztanlerian duten zabalkundeari buruzko informazioa eskaintzea.
Helburu orokor hori hiru helburu berezitan zehaztu daiteke::
1) Biztanleek etxean, ikastegian edo lantokian nolako IKT tresnak dituzten eta tresna horiek nola erabiltzen dituzten jakitea, batez ere Interneti buruzkoak.
2) Biztanleek sarean dituzten interesguneak atzematea, gai jakin batzuei buruzkoak: merkataritza-salerosketak, gehien erabiltzen diren zerbitzuak eta gehien bisitatzen dituzten guneak.
3) Teknologia horiek (IKT) euskal gizartean zenbaterainoko zabalkundea duten aztertzea, inguruko beste gizarte batzuen aldean, eta aztertu den biztanleriak etorkizunean nolako portaera izango duen ezartzea.
Biztanleriaren IKT ekipamendua
Internet erabiltzen duten biztanleak
Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta (IGI-Familiak) izeneko inkesta laginketa bidezkoa da eta Euskal AEko 6 urteko eta gehiagoko biztanleak hartzen ditu aztergai.
Laginketarako oinarri bezala, hiruhileko berean Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestarako (BJA) hautatu ziren 5.088 etxebizitza hartu dira. Etxebizitza bakoitzeko, ausaz, pertsona bat aukeratzen da; gainera, okupatuak edo ikasleak daudenean prozedura bera erabiliz bakoitzeko bat hartzen da. 2003. urtetik aurrera, lagina osatzeko, 6 eta 14 urte bitarteko adingabeko guztiak hartzen dira gutxi gorabehera 7.500 pertsonako lagina izan arte.
Hautatzeko irizpidea Kish-en taula batean oinarritzen da, hau da, funtsezko koordenatu bezala pertsona zenbakiarekin eta aste zenbakiarekin egin den taula batean.
Hautatutako pertsona multzoak (bat etxebizitza bakoitzeko gehi ikasleak, okupatuak eta 6-14 urte bitarteko adingabekoak) osatzen du IGIren (Familiak) lagina. Elkarrizketa galdeketa berezi baten bidez egiten da (honi erantsita doa).
Galdeketak ez ditu pertsona inkestatuen ezaugarri soziodemografikoak biltzen; izan ere, informazio hori aurretik BJAren datu-basean dago (aldi berari buruzkoa) eta datuen ustiapena egin aurretik sartzen da.
Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta (Familiak)
Paperean argitaratua:
Estatistika Boletina -Sei hilerokoa-
Gizartearen Informazioa-Euskadi -Urterokoa-