Euskal AEn kokatutako hotel-establezimenduei eta nekazalturismoei egindako hileroko inkesta da; estatistika-informazioa lortu nahi izaten da, betetze-mailaz, pertsona landunez eta prezioez.
Bi galdetegiren bidez: bata, hilekoa, zeinak jasotzen baitu egun guztiekikoa (bidaiariak, gaualdiak…) eta bestea astekoa, zeinak aldagai berberak jasotzen dituen baina 7 egun korrelatiboetakoak, informatika-aplikazioak esleituak eta hilero aldatzen direnak.
Bai. Gaur egun bada gure hileko galdetegia web orri baten bidez erantzuteko aukera: www.eustat.es/etr XML fitxategi baten bidez eskatutako estatistika-informazioa “igotzeko” aukera eskaintzen da.
Formatu elektronikoa da. Kasu zehatz honetan diseinua egin bada EUSTATen zuzendari nagusiaren 2007ko urriaren 18ko ebazpenean (216. EHHA, 2007ko azaroaren 9koa) jasotako adierazpenei jarraituz, ETHI inkesta web atariaren bidez erantzuteko balio du, horrela paperezkoaren desabantailak saihetsiz.
Baita ere, teknologia berrien erabilpena sustatzen du eta nabarmen arintzen du informatzailea inkestak hilero betetzetik; batetik bestera pasatako informazioaren ziurtasuna eta fidagarritasuna bermatzen ditu.
EUSTATek (Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística) eta INEk (Instituto Nacional de Estadística), burututako hotelen betetze-mailaren inkestak erantzuteko balio du; izan ere, 2007an sinatutako lurraldeen arteko akordio baten fruitua da, 2008ko maiatzean gauzatu zena.
Metodo segurua, fidagarria, azkarra eta erosoa da; behin instalatu ondoren ez zaio informatzaileari bestelako ahaleginik eskatzen.
Bai. Erabilitako sistema segurua da eta jasotako informazioa estatistika-sekretuak babesten du Euskal AEko 4/1986 legeak, 19.etik 23ra bitarteko artikuluetan dio ezen emandako datu guztiak estatistika-sekretuak babesten dituela eta inongo erakunderi zein pertsonari ez publikori ez pribaturi ezin zaizkiola helarazi- eta 1989ko maiatzaren 9ko Funtzio Estatistiko Publikoaren legea, 1989ko maiatzaren 11ko EBO, 13. artikulutik 19.era.
Informatika-hornitzailearekin hitz egin beharko duzu, establezimenduan normalean darabilzun kudeaketa-programa jarri zizunarekin, eta programa horrixe erabilgarritasun hau gehitzeko eskatu; alegia, xml formatudun fitxategia lortzea ahalbidetu behar dizu, eskatutako aldagaiak ordenagailutik zuzenean jasoz (diseinua aurreko paragrafo batean aipatutako ebazpenera egokituz.
Bai, baina ez da kopuru finkoa; kudeaketa-programaren eta egokitzapenen araberakoa da. Informatika-hornitzaileak informatuko zaitu.
Bai. Bada diru-laguntzen urteko programa bat, MET, Turismo enpresetako oinarrizko ekipamenduak modernizatzeko laguntza-programa izenekoa; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailak ematen ditu. Informazio gehiagorako programako oinarriak ikus ditzakezu edo geuri galdetu. Ostalaritza-elkarte batekoa izanez gero, beraiek ere zabal diezazukete informazioa.
900-840 530 doako telefonora deitu ahal diguzu edo ondoko e-mailera mezua igorri: koiuntura@eustat.es