Hiru hileroko Kontu Ekonomikoak eragiketak Euskal AEko Kontu Ekonomikoei buruzko datuak aurreratzen ditu. Horretarako, hiru hilean behin aztertzen diren adierazle ekonomikoen informazio lagungarria erabiltzen da. Informazio hori modelizatu egiten da, euskal ekonomiaren makromagnitude nagusien zenbatespena lortu arte, eskaintzaren, eskariaren eta enpleguaren ikuspegitik. Emaitza Erkidegoaren eta herrialde historikoen hiru hileroko BPGren bilakaera ezartzea da. Eragiketaren kontzeptuak eta definizioak Europako Kontuen Sisteman daude ezarrita.