Jarraian berri bat daukazu baina bertan estatistika-gaiei lotutako oker bat ageri da.

Bilatu oker hori nabarmendutako aldean eta, gero, eskuinean dituzun aukeren artean hautatu erantzun zuzena.
Ondo egiten duzunean berria okerrik gabe ikusiko duzu.

Athletic-i diru-languntza 

Klubak bi milioi euro irabaziko ditu denboraldi honetan bere irudiarekin Bizkaia sustatzeagatik

BILBO

PSE eta PP alderdiek Bizkaiko Aldundiko Gobernu Kontseiluak hartutako erabakia kritikatu dute. Erabaki horren arabera, 2006-07 denboraldian foru erakundeak Athletic taldeari bi milioi euroko diru laguntza emango dio.

Hala ere, Athleticek eta Foru Aldundiak 2006-07 denboraldira mugatu dute aipatutako akordioa. Bi milioi euroko diru laguntza emango da oraingoan, bi erakundeek ordura arte zuten itunean hitzartutako kantitatea %25 hobetuz -lau ekitaldi, 1,5 milioi euroko kantitatea bakoitzean-.

Talde sozialistak Batzar Orokorretan duen bozeramaile Josú Montalbánek adierazi zuenez, diru horrekin "egoitza bateko 320 agureren beharrei erantzun ahal zaie" edo autobide baten "bost kilometro" egin daitezke.

 

Aukerak

Aukera hauek daude:

 Kopuru horrekin autobide baten 5 kilometro baino gehiago ordain daitezke.
 Ez dago akatsik informazioan
 Ez da kopurua areagotu aurreko lau ekitaldiekiko
 Ez da testuak dioen %25eko hazkundea egon, %33,3koa baizik