Eustat

Eustat Euskadi.net

Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren inkesta

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren inkesta.
Eragiketaren kodea.
061002 (Euskal Estatistika Plana).
Erakunde arduraduna.
Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.
Beste erakunde parte-hartzaileak.
Foru-aldundiak eta EUSTAT.
Maiztasuna.
Urterokoa.
Eragiketa-mota.
Zentsua.
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Zentsu bidez oinarrizko datuak zuzenean biltzea.

Helburuak

Gizarte-zerbitzuen estatistikak gizarte-zerbitzu eta prestazio espezializatu eta oinarrizkoen eskaintza ezagutu nahi du kopuruaren eta nolakotasunaren aldetik, bai eta haien erabiltzaile eta onuradunen ezaugarriak ere. Ezagutze-helburu horrek barne hartzen ditu, orobat, eskumen-banaketa berezitik sortzen diren fluxuak eta gizarte-zerbitzuen munduan aktiboki parte hartzen duten eragileen aniztasuna, horrela sistemaren ikuspegi orokorra lortu ahal izateko (menpekotasunak, finantzaketa-fluxuak, eta abar).

Estatistika honetan jasotako informazioak bere baitan hartzen ditu gizarte-ekintzari eta gizarte-zerbitzuei buruzko informazioaren gaian egindako hitzarmenean (Espainiako Gizarte Gaietarako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Sailak 1988ko uztailaren 11n izenpetua) ezarritako zenbait alderdi. Zehazki esanda, gizarte-ekintzaren eta gizarte-zerbitzuen estatistikako zentro eta zerbitzuetako F1 fitxari (zentroei buruzkoa) eta entitateen F2 fitxari buruz dihardu. Ondorioz, irizpide teknikoak homogeneizatzea zainduko da, administrazio zentralerako beharrezko datu-hornidura berma eta autonomia erkidegoko informazio-helburuak bete daitezen.

Eremua

Biztanleria-eremua:
Beren jarduera gizarte-zerbitzuen arloan egiten duten entitateak (erakundea edo erakunde bateko sekzioa) eta zentroak.
Geografia-eremua:
Euskal Autonomia Erkidegoa. Bereizte-maila xeheena: udalerria.
Denbora-eremua:
Bildutako datuak n urtean erregistraturiko jarduerari dagozkio:

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Galdeketak

Galdeketak

Zabalkundea

HEDAPEN, paperean eta elektronikoki argitaratua.

Izenburua:
Gizarte-zerbitzuen estatistika (entitateak eta zentroak)
Maiztasuna:
Urterokoa

Datuak zabaltzeko bestelako erak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut