Estatistika honen helburu nagusia da, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren sektoreek ikerketa-lanetan egiten duten ahalegina ezagutzea. Helburu horrekin, bada, horretan erabiltzen diren giza baliabideak eta baliabide materialak neurtzen dira, bai eta egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresek edo partikularrek erregistraturiko modelo erabilgarriak eta patenteak ere, ikerketan lortutako emaitzaren adierazle bat eskaintze aldera.
Beste helburu garrantzitsu bat da, erkidego honetan I+Grako erabiltzen diren baliabideei dagokienez erdietsitako maila inguruko herrialdeenarekin alderatzea ahalbidetuko diguten adierazleak lortzea («Zientzia eta Teknologiako Adierazle Nagusiak», OCDE).
Orobat, egindako ikerketa-lanen ezaugarri nagusiak deskribatzen dira. Horretarako, sailkapen funtzionalak erabiltzen dira, hala nola egindako ikerketa-mota, gizarte- eta ekonomia-helburua, ikertutako produktuak, eta abar.