Eustat

Eustat Euskadi.net

Jardunbide egokien kodea europar estatistikan

EUROPAKO ESTATISTIKEN PRAKTIKA EGOKIEN KODEA

ESTATISTIKA-PROGRAMAREN BATZORDEAK 2005EKO OTSAILAREN 24AN ONARTUA.

Praktiken Kodea 15 Oinarri ezberdinez osatuta dago. Gobernantzaz arduratzen diren agintariek eta Europar Batasuneko estatistika-agintaritzek Kodean xedatu diren oinarriak errespetatzeko konpromisoa hartzeaz gain, behar bezala aplikatzen dela ziurtatzeko aldizka berrikusiko dutela agindu dute, oinarri bakoitzari dagokion Praktika egokien adierazlea erabiliz horretarako; izan ere, adierazle horiek erreferentziatzat hartu beharko dira.

 

Eremu instituzionala

Faktore instituzionalek zein antolamendukoek eragin nabarmena daukate Europako estatistikak gauzatzen eta zabaltzen dituen estatistika-agintaritzaren eraginkortasunean eta sinesgarritasunean. Ondokoak dira bereizi beharreko kontzeptuak: independentzia profesionala, datuak biltzeko mandatua, baliabideen egokitzapena, kalitatearekiko konpromisoa, isilpekotasun estatistikoa, inpartzialtasuna eta objektibotasuna.

 

1. oinarria: Independentzia profesionala

Beste sailetako eta erakunde politikoetako estatistika-agintaritzen independentzia profesionalak, arautzaileak zein administraziokoak, baita sektore pribatuko operadoreenak ere, Europako estatistiken sinesgarritasuna bermatu egiten du.

Adierazleak:

 

2. oinarria: Datuak biltzeko mandatua

Estatistika-agintaritzek mandatu juridiko argia izan behar dute Europako estatistikak egiteko erabili behar den informazioa bildu ahal izateko. Estatistika-agintaritzak eskatzen badu, administrazioak, enpresak, etxebizitzak eta, oro har, publiko osoa legearen aurrean derrigortuta egon daitezke Europako estatistikak egiteko behar diren datuetan sartzen uztera, edo aipatutako datuak ematera.

Adierazleak

 

3. oinarria: Baliabideen egokitzapena

Estatistika-agintaritzek dituzten baliabideak nahikoak izan behar dira Europako estatistikek jartzen dituzten baldintzak bete ahal izateko.

Adierazleak:

 

4. oinarria: Kalitatearekiko konpromisoa

Europako estatistika-sistema (EES) osatzen duten kide guztiek bere gain hartzen dute Europako estatistika-sistemaren kalitateari buruzko Adierazpenean xedaturiko oinarriei jarraiki lan egiteko eta lankidetzan aritzeko konpromisoa.

Adierazleak:

 

5. oinarria: Isilpekotasun estatistikoa

Erabat bermatu beharra dago datu-hornitzaileen pribatutasuna (etxebizitzak, enpresak, administrazioak eta bestelako inkestatuak), horiek emandako informazioaren isilpekotasuna eta estatistikak egiteko soilik erabiliko diren datuen erabilera.

Adierazleak:

 

6. oinarria: Inpartzialtasuna eta objektibotasuna

Estatistika-agintaritzek zientzia-askatasuna errespetatuz, objektibotasunez, profesionaltasunez eta gardentasunez gauzatu eta zabaldu behar dituzte Europako estatistikak. Horrela, erabiltzaile guztiek tratu bera jasoko dute.

Adierazleak:

Prozesu estatistikoak

Estatistika-agintaritzek erabilitako estatistika ofizialak antolatu, bildu, gauzatu eta zabaltzeko prozesuetan erabat bete behar dira Europako zein nazioarteko arauak, orientazioak eta praktika egokiak. Kudeaketa mota egokia izateak eta eraginkorra izateak estatistiken sinesgarritasuna indartzen dute. Hori guztia bete dadin, ondokoa behar da: metodologia sendo bat izatea, estatistika-prozedura aproposak edukitzea, inkestak egin behar dituztenek zama gehiegi ez jasatea eta kostua/eraginkortasuna lotura kontuan hartzea.

 

7. oinarria: Metodologia sendoa

Kalitatezko estatistikek metodologia sendo bat izan behar dute oinarri; hori lortu ahal izateko, tresna, prozedura eta ezagutza espezializatu egokiak behar dira.

Adierazleak:

 

8. oinarria: Estatistika-prozedura aproposak

Kalitatezko estatistikek estatistika-prozedura aproposak izan behar dituzte oinarri, datuak biltzen hasten direnetik horiek balioztatuak izan arte aplikatu behar direnak.

Adierazleak:

 

9. oinarria: Inkestatuentzat gehiegizkoa ez den zama

Jakinarazpenak dakarren zama erabiltzaileen premiekiko proportzionala izan behar da, eta inkestatuek ez dute gehiegizko zama jasan behar. Estatistika-agintaritzak inkestari erantzuteak dakarren zama kontrolatu egiten du, eta zama hori gero eta txikiagoa izan dadin, zenbait helburu ezartzen ditu.

Adierazleak:

 

10. oinarria: Kostua-eraginkortasuna lotura

Baliabideak eraginkortasunez erabili behar dira.

Adierazleak:

Ekoizpen estatistikoa

Eskura dauden estatistikek Europako instituzioen, gobernuen, ikerketa-erakundeen, enpresen eta, oro har, publikoaren premiei erantzun behar diete. Garrantzitsuena ondokoan datza: estatistikak noraino diren egokiak, zehatzak, fidagarriak, beharrezkoak eta koherenteak; zein puntutaraino diren konparagarriak eskualde eta herrialdeen artean, eta erabiltzaileek zenbaterainoko erraztasuna duten horietara heltzeko.

 

11. oinarria: Egokitasuna

Europako estatistikek erabiltzaileen premiak asebete behar dituzte.

Adierazleak:

 

12. oinarria: Zehaztasuna eta fidagarritasuna

Europako estatistikek errealitatea zehaztasunez eta fidagarritasunez islatu behar dute.

Adierazleak:

 

13. oinarria: Aukera eta puntualtasuna

Europako estatistikak behar denean eta puntualtasunez zabaldu behar dira.

Adierazleak:

 

14. oinarria: Koherentzia eta konparagarritasuna

Europako estatistikak koherenteak izan behar dira euren eremuaren barruan, eta konparagarriak eskualde eta herrialdeen artean; iturri ezberdinetatik abiatuz, posible izan beharko lirateke lotutako datuak nahastea eta bateratzea.

Adierazleak:

 

15. oinarria: Eskuragarritasuna eta gardentasuna

Europako estatistikak gardentasunez aurkeztu behar dira, ulergarriak izan behar dira. Horrez gain, behar bezala zabaldu eta eskuragarriak izan behar dira. Gainera, estatistika horiek inpartzialtasunez lortzeko aukera eman beharko litzateke, metadatuak erabiliz eta laguntzarako orientazioa izanez.

Adierazleak:

 

Dokumentu honetan agertzen diren terminoen definizioak:

Erkidegoan gauzatzen diren estatistikak Europako estatistikak dira; Erkidegoko estatistikari buruzko 1997ko otsailaren 17ko Kontseiluaren 322/97 (EE) Arautegian definituta agertzen dira. Estatistika-agintaritza nazionalek eta Erkidegoko estatistika organoak horiek guztiak gauzatu eta definitu zituzten, Itunaren 2.ataleko 285. artikuluan oinarrituz horretarako.

Estatistika-agintaritzak esanahi ezberdinak ditu dimentsioaren arabera. Estatuan, Estatistikako Institutu Nazionalaz aparte, Europako estatistikak gauzatzeaz eta zabaltzeaz arduratzen diren gainontzeko estatistika-erakundeak dira. Europa bere osotasunean hartuz, aldiz, Eurostat daukagu estatistika-agintaritza bakarra.

Europako estatistika sistema, hemendik aurrera EES izendatuko duguna, Eurostatek, estatistika erakunde nazionalek eta Estatu kide bakoitzean Europako estatistikak gauzatzeaz eta zabaltzeaz arduratzen diren gainontzeko estatistika erakundeek eratutako elkartea da.

 

Erreferentzia-dokumentoak

 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut